Iazko abenduan, Euskal Herriko mila gazte inguru bildu ginen Barañainen GAZTE ERAIKI topaketetan alternatiben eraikuntzan sakontzeko asmoz.

Topaketa hauek utzitako lekukoa hartu eta Ezkerraldea altenatiba eta gazte botere bidez eraikitzeko garai dela uste dugu, eta horretarako, Ezkerraldeko Gazte Topaketak antolatu ditugu Sestaon ekainaren 11n. Feminismoa, euskara, hezkuntza, lana, jai-ereduak eta sorkuntza ildoetan banatuta, gure eskualdeko gazteon nahi eta beharretara egokituta egongo diren proiektu autogestionatu eta alternatiboak sortzen hasiko gara.

Honako egun osoko egitaraua prestatu dugu:

13.ooetan hasiko dugu eguna, ildo bakoitzaren aurkezpenak eginez.

14.30etan bazkari herrikoia egingo dugu, arratsaldeko saio nagusirako indarrak hartzeko.

16.00retan bazkalostea edukiko dugu Tasio bakarlariarekin.

17.00etan ildokako eztabaidei ekingo diegu, ildoka banatuta eta antolatuta.

19.00etan ildo bakoitzean ondorioztatutakoa aurkeztuko dugu eta topaketei amaiera emateko,

19.30ean antzerkia egongo da Sestaoko Gaztelekuko antzerki taldearen eskutik.

Hortaz, ezkerraldeko gazte guztiak animatu eta gonbidatu nahi ditugu ekainaren 11n Sestaoko Kasko Plazan egingo ditugun Gazte topaketetan parte hartzera!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *